Pintura

Estanpa

Lan gehienak Hiriak (hiri paisaiak), Izadian (natura), Harrobiak edo ARK (arkitektura) bezalako serietan taldekatuak dira. La Taller-en egindako akuaforteak, urtinta, alkograbatuak eta fotopolimeroak. BilbaoArten egindako serigrafiak.

Marrazkiak

Argazkigintzak ez bezala, marrazketak objektiboarengan arreta gehiago eskatzen du eta denboran gehiago luzatzen den egikaritze prozesu bat. Horrek xehetasunak hobeto oroitzea  dakarkit: tokia, atzemandako usain edo soinuak, hotz-beroak, bakarrik edo lagunduta nengoen… Funtsean, berez erakargarri edo iradokitzaile zaidan tokia sakonago gozatzera narama.

Bidaiatzen dudan guztietan marrazketa blok bat daramat, horretarako tarterik hartzerik badut erabili ahal izateko.

“Bidaia kuadernoak” bisitatu ditudan tokietan bertan zuzenean egindako lan horien bilduma bat da.

Ilegorri

Ilegorri oihal gainean (kamisetak zein poltsak) egindako diseinu guztiak barne biltzen dituen marka errejistratua da. Estanpatuetarako erabilitako teknika serigrafia da.

Niue azken proiektuak